BILBAO POESÍA 2024 | EUSKELELE

Organiza: Kultura Ayuntamiento Bilbao (, Ver sus eventos )

BILBAOPOESÍA 2024

MARTXOAK 15-24 MARZO

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA / BIBLIOTECA DE BIDEBARRIETA

IGANDEA  17         12:30

   EUSKELELE

EUSKAL BARROKENSEMBLE 

JUAN KRUZ IGERABIDE: Ipuin kontalaria

Haurrentzako Bilbao Musika abesbatza

Zuzendaria: MAITE OLMOS

Txirula: MIXEL ETXEKOPAR 

Ahotsa: LORE ZEBERIO 

Ahotsa: LEIRE BERASALUZE

Bibolina: MIREN ZEBERIO 

Kontrbaxua: AMAIUR CAJARAVILLE

Perkusioa: DANI GARAY

Euskelele: ENRIKE SOLINÍS 

Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz. Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz. 

Online gonbidapenen erreserba 2024ko martxoaren 17an, igandea, 11:00etan itxiko da. Egunean bertan 11:30etatik aurrera, sarrerak aretoan bertan lor daitezke.

La reserva de invitaciones online se cierra el domingo 17 de marzo de 2024 a las 11:00. Ese mismo día a partir de las 11:30 las entradas se pueden adquirir en la propia sala.